XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik uste dut, eta bestek ere, ixilegote horrek, ozenki adiarazten duela agintari sukoi (!!) eta herritar gogor haien epai eta ikusmolde krudelekin, etzagoela batere ados; eta emazteki ments zorigaiztokoen aitorpenetan gutti sinesten zuela.

Ezen orduko izkiriazale guztiek diote gizon ikasia eta argitu bat zela Axular (viro magni nominis in nostra Cantabria dio Dissanechek); eta haren liburutik, funtsean, bere zentzua eta adimena nehurtzen ahal ditugu irakurleek.

Beinipein herrian sorginkerizko ipuinak kontatzen dira Axularrez; eta bat aski ezaguna; Salamanca-n ikasten egon zela beste birekin, debruak leize batean zeukan Eskolan.

Dena den, Axular bera, erdi aztia ezpazen ere, ipuinak argi aski adiarazten du bere izenaren eta ospearen edadura.

Axularren laudoriotan mintzatu diren guztiak aipatzeko eztugu tokirik.

Utziko ditugu mendiz bestaldekoen gorapenak, (Ioanes d'Etcheberri, Lafitte, Otsobi...): halabainan Lafitte jakintsuak esan izan du... harritua dagola zoin guti aipu duen Axularrek otoitza, zoin guti komunionea, kasik baterez grazia....

Bestek berriz uste dute debozionezko gomendio estu guti usatzen duelako preziski, dela liburu hori irakurtua izan, mundutar presuna arront direnengandik bereziki.

Hala ere 363 orrialdean badio urdazubiarrak ; etzuen beraz, otoitza ahanztu.

Larramendi idazle trebeak goieneko laudorioen artean aipatzen du Axular; bere Corografía de Guipúzcoa liburu xarmagarrian GUERO-ren zati bat dakarra; eta bere Iztegi aundiaren aitzin solas luzean dio etc.

ORIXE idazle zenak Axularren tankeraz eta estiloaz dio .

Zenbait tokitan joskera arteza eztuela esan behar da; latin eta erdararen sintaxis kutsuko hiperbaton eta apologoak kausitzen dira GUERO liburuan (...).